Orioko AEK-ko irakasleek gaitzetsi egin dute ezezagunek 24. Korrika iragartzeko kartelak puskatu izana

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 19a

Herrian jarritako karteletako bat, puskatuta. (Orioko AEK)

Oharra plazaratu dute "haserrea" azaltzeko, eta jakinarazi dute lanean jarraituko dutela "herria horrelako oldarraldien aurrean hauspotzeko". 

Orioko AEKko irakasleek beren "haserrea" adierazteko oharra plazaratu dute. Izan ere, joan den astean  24. Korrika iragartzeko hiru panel jarri zituzten herrian, eta asteburuan ezezagunek kendu egin zituzten. "Hori, noski, ikasturte osoan jasaten ari garen boikot sistematikoaren beste adibide bat baino ez da", nabarmendu dute, eta gogorarazi, panel urdinetan jarri dituzten karteletatik asko kendu egin dizkietela.

Jarrera horien aurrean, irakasleek jakinarazi nahi dute "guztiz gaitzesten" dutela euskararen aurkako jokabide oro, eta lanean jarraituko dutela esan dute "herria horrelako oldarraldien aurrean hauspotzeko". 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide