Orio Arraunketa Elkarteko gizonezko seniorren traineruak atzo jokatu zuen denboraldiko aurreneko lehia Castro Urdialesen (Espainia), Castroko Jaitsieran parte hartuta. Parte hartu, eta baita irabazi ere. Oriotarrak izan ziren bizkorrenak, izan ere, estropada osatzen. 26:57 denbora egin zuten, Zierbenak baino ia zazpi segundo arinago (27:04), eta Bermeoren oso aurretik (27:25).
Orio B ontzia ere bikain ibili zen, laugarren denbora onena egin baitzuen, 27:37, hain zuzen. Guztira 21 talde lehiatu ziren gizonetan.
Emakumezkoetan bost talde bakarrik uretaratu ziren –Oriok ez zuen parte hartu–, eta garaipena Astillerorentzat izan zen, 15:14 denborarekin.