Zabalik dago gizonei zuzendutako zaintza tailerrean parte hartzeko aukera

Onintza Lete Arrieta 2026ko otsailaren 20a

Aita bat bere haurrarekin. (Pixabay)

Zer gertatzen da gizonek zaintzea aukeratzen dugunean? izenburupean ari da tailerra ematen Gorka Iriarte Lezaun, eta saioetan, zaintzaren inguruan dituzten bizipenak eta gogoetak partekatzen dituzte parte hartzaileek. Otsailean eta martxoan saio bana egingo dute. 

Orioko Udalak 2024an abiatu zuen herriko zaintzaren egoera "eraldatzeko" prozesua, eta urte hartan bertan, beste hainbat ekintzaren artean, gizonei zuzendutako tailerrak eskaini zituen. "Proposamenak oso harrera ona" izan zuenez, iazko udazkenean hiru saioko zikloa antolatu zen, urritik abendura, eta "taldea gustura zebilela ikusita", programari jarraipena eman diote urtarriletik martxora.

Gorka Iriarte Lezaunek gidatzen ditu saioak, Zer gertatzen da gizonek zaintzea aukeratzen dutenean? izenburupean, eta saioetan, zaintzaren inguruan dituzten bizipenak eta gogoetak partekatzen dituzte parte hartzaileek. Lehen saioa eginda badago ere, otsaileko eta martxoko hitzorduetan izena emateko aukera dagoela azaldu du udalak. Hurrengo saioak otsailaren 26an eta martxoaren 26an izango dira, ostegunak biak, 18:00etatik 20:00etara, Saregilen.

Izena galdetegi honen bidez eman behar da, eta udalak azaldu du taldea txikia dela eta lantzen diren gaiek ez dutela aurre ezagutzarik edo lanketarik eskatzen.

Informazio osagarria behar izanez gero, Saregile emakumeen etxeko arduradunekin jarri behar da harremanetan. 

Erlazionatuak

Hausnarketarako espazio bat

Julene Sorarrain 2025 abe 18 Orio

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide