Munduko Emakumeak taldea hilean behin elkartzen da Saregile emakumeen etxean nork bere bizipen eta esperientziak besteekin partekatzeko, eta askotan, tailerrak edo ekintza bereziak egiteko aprobetxatzen dute juntadizoa.
Hil honetan, esaterako, erremedio naturalen tailerra egingo dute. Hitzordua larunbat honetan izango da, hilak 21, 17:00etatik 20:00etara, eta azpimarratu dute irekia eta doakoa dela emakume guztientzat.
Makrobiotikako errezetak
Tailerra Julissa Cabrerak emango duela jakinarazi dute, eta makrobiotikako "oinarrizko" errezeta batzuk prestatuko dituzte, gaixotasun ohikoenen sintomak arintzeko: buruko mina, sukarra eta katarroak, besteak beste. Tailerra amaitutakoan sukaldatutakoa dastatzeko aukera egongo da.