Orioko Udalak atzo ohartarazi zuen eguraldiaren arabera inauterietako egitarauak aldaketak jasango zituela, eta halaxe gertatu da azkenean. Oriotarrek goizean herrian barrena egin behar zuten mozorro desfilea bertan behera geratu da.
Dena den, Orioko Udalak eta eragileek arratsalderako antolatu dituzten ekintzek aurrera jarraituko dute, festa ekitaldi guztiak kiroldegian eginez. Bazkaria hantxe egingo dute, eta ondorengo mozorro eta dantza festa erebai. Orioko txarangak hainbat pieza joko ditu kiroldegian bertan, eta eguraldiak laguntzen badu, plazara kalejira egingo dute.
Hona hemen egitaraua:
- 14:30. Herri bazkaria, kiroldegian.
- 17:00. Mozorro eta dantza festa kiroldegian. Herriko Plazan egitekoa zen festa kiroldegira lekualdatu da. Herri bazkarian parte hartzen ez dutenek ere aukera izango dute kiroldegira hurreratu eta festaz gozatzeko, parte-hartzaile edo ikusle modura.
- 19:00. Orioko Txaranga, kiroldegian. Bertan abesti batzuk jo eta gero, eguraldiak laguntzen badu, kalejira Herriko Plazaraino.