Bost bertsolarik girotuko dituzte sanikolasak biharko bertso saioan

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 5a

Bertso saioa, Kultur Etxean, (artxibokoa)

Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Bizkarra, Xabat Illarregi eta Nerea Elustondo bertsolariak igoko dira bihar iluntzean Karelako oholtzara. Saioa 22:0etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.

Errikotxiak antolatuta, bost bertsolarik girotuko dituzte sanikolasak bihar iluntzeko bertso saioan. Hain zuzen ere, gaueko 22:0etan hasiko da emanaldia, eta Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Bizkarra, Xabat Illarregi eta Nerea Elustondo igoko dira Karela kiroldegiko oholtzara. Gai jartzaile lanetan, berriz, Xabier Sukia arituko da. 

Saioa 22:0etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da herritar guztientzat. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide