Haragi egosi pintxoa eta sagardoa, sanikolasei hasiera ederra emateko

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 5a

Pintxoa eta kopa eskuan, urteroko hamaiketakoaz ari dira gozatzen jubilatuak Zaharren Babeslekuan. Arratsaldean, berriz, Pello eta Nikolasa erraldoiek herriko kaleak girotuko dituzte, buruhandiekin eta Danbolin eskolako txistulariekin batera. Iluntzean, txupina jaurti eta herria festa giroan murgilduko da lau egunez.

San Nikolas eguneko bezpera da gaur, eta herriko jubilatu asko Zaharren Babeslekuan elkartu da urteroko hamaiketakoa egiteko. Goizeko 10:30 aldera hasi dira elkartera gerturatzen, eta behin lekua hartuta, salda beroa, haragi egosia eta sagardoa hartzeko aukera izan dute giro ezinhobean. Hamaiketakoa eguerdira arte luzatuko da, eta arratsaldean ere egongo da ospakizunik.

Pello eta Nikolasa erraldoiek herriko kaleak girotuko dituzte, buruhandiekin eta Danbolin eskolako txistulariekin batera. Ondoren, 20:00etan, festen hasierako txupina jaurtiko dute, eta gauean zehar hainbat musika emanaldi eskainiko dituzte txosnetan. Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

Gaur, ostirala, San Nikolas bezpera

  • 18:30. Kalejira Pello eta Nikolasa erraldoiekin, buruhandiekin eta Danbolin musika eta dantza eskolako txistulariekin.
  • 19:00. Ondoezik elektrotxaranga. Ibilbidea: Herriko Plaza, Endaia plaza, Aritzaga kalea eta Herriko Plaza.
  • 20:00. Festen hasierako txupinazoa eta txosnen irekiera.
  • 20:00. Ondoezik elektrotxaranga, plazatik Ibai Ondora.
  • 20:15. Laprast taldearekin erromeria, Herriko Plazan.
  • 23:00. Erromeria Laprast taldearekin eta Santa DJa, Herriko Plazan.

Bihar, larunbata, San Nikolas eguna

  • 09:00. 3x3 saskibaloi festa, Karelan, LH 3-DBH 4 artekoentzat.
  • 11:00. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeentzat jolasak, ikastolako pergolan.
  • 11:00. Meza nagusia elizan, Salatxo abesbatzak kantatuta.
  • 12:30. Dantzari helduen dantza sueltoko txapelketa, Herriko Plazan.
  • 17:00. Kalejira Pello eta Nikolasa erraldoiekin, buruhandiekin eta Danbolin musika eta dantza eskolako trikitilariekin. Herriko Plazatik abiatuta.
  • 18:00. Danbolin musika eta dantza eskolako bandaren kontzertua, Herriko Plazan.
  • 19:00. Patata tortilla lehiaketa LH 6-DBH 4 arteko gaztetxoentzat, ikastolako pergolan.
  • 20:00. Punttu Kakotx elektrotxaranga, kalez kale, Herriko Plazatik hasita.
  • 22:00. Bertso saioa Karelan. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Aitor Bizkarra, Nerea Elustondo eta Xabat Illarregi.
  • 23:00. Kontzertuak: Ganibet, Aimarzz, Makeda DJa eta Denz DJa. Herriko Plazan.

Etzi, igandea, San Nikolas bigarrena

  • 11:00. Gora bihotzak umeentzat ikuskizuna, Herriko Plazan.
  • 12:30. Kantu Saldarekin, poteo musikatua kalez kale.
  • 14:30. Herri bazkaria, Karelan.
  • 18:00. Orioko txaranga, Karelan.
  • 19:00. Kalejira Pello eta Nikolasa erraldoiekin, buruhandiekin eta herriko txarangarekin, kalez kale.
  • 22:00. Kontzertuak: Zinez, Marte Lasarte, Bad Sound System, Troti DJa eta La Fulana DJa. Herriko Plazan.

Abenduak 8, astelehena, San Nikolas hirugarrena

  • 06:00. Gaupaseroen argazkia, Oa-ko eskaileretan.
  • 11:00. Haurrentzat Euskal Herriko jostailuen inguruko lantegia eta jokoak, Herriko Plazan.
  • 12:00. Kantujira herritar talde batek antolatuta, kalez kale.
  • 13:00. Orio Arraunketa Elkartearen banderen bedeinkapena elizan, eta ondoren, bazkaria.
  • 13:00. Gure Sukaldetik-en eskutik bazkaria, txosnetan.
  • 16:00. Herri kirol parte hartzaileak haurrentzat eta gazteentzat, Herriko Plazan.
  • 17:00. Herri kirolak, Joseba Ostolaza harri eskolaren eskutik, Heriko Plazan.
  • 17:00. Erraldoi eta buruhandi eta trikitilariekin kalejira kalez kale.
  • 18:00. Talo jana, Herriko Plazan.
  • 19:30. Muxutruk erromeria taldearen kontzertua, Herriko Plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide