Egun gutxi falta dira San Nikolas jaiak hasteko, eta jai batzordeak, iazko edizioaren arrakasta ikusita, mus txapelketa antolatu du aurtengo jaietarako. Hain zuzen, larunbatean izango da hitzordua, 16:00etan hasita, Arraunetxen. Izen-ematea egunean bertan egingo da, 15:00etatik 16:00etara bitartean, eta 30 euro ordaindu beharko da.
Guztira lau sari banatuko dituzte irabazleen artean:
- Lehen saria: 800 euro, txapelak eta garaikurrak.
- Bigarren saria: 300 euro eta garaikurrak.
- Hirugarren saria: 100 euro.
- Laugarren saria: 50 euro.