Bigarrenez batzarra egingo dute Etxeluze gaztetxean, orain bi asteko lapurretaren harira

Onintza Lete Arrieta

Orioko gaztetxearen barrualdea, artxiboko irudian.

Gaztetxeko kideek orain bi aste salatu zuten lapurreta egin zietela, eta 4.000 euro inguruko galera eragin zutela. Batzarra egin zuten joan den astean, eta bihar berriz elkartuko dira.

Etxeluze gaztetxean batzarra egingo dute bihar, asteazkena, 20:00etan. Lapurretei aurre nola egin eztabaidatuko dute han, bigarrenez, aurreko ostegunean ere elkartu baitziren gai beragatik. Izan ere, orain bi aste salatu zuten ezezagunek lapurreta egin eta 4.000 euro inguruko galera eragin zietela.

Herritarren laguntza eskatu zuten orduan, ekarpen ekonomikoa eginez edo Gaztetxean lagunduz eta parte hartuz. Izan ere, herriko eragile askok erabiltzen dituzte gunea eta bertako azpiegiturak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide