Batzarra egingo dute gaur Gaztetxean, lapurretei aurre egiteko moduez hitz egiteko

Onintza Lete Arrieta

Etxeluze gaztetxearen kanpoaldea. (Onintza Lete Arrieta)

Etxeluze gaztetxeko kideek joan den astean salatu zuten lapurreta egin zietela, eta 4.000 euro inguruko galera eragin zutela.

Etxeluze gaztetxean batzarra egingo dute gaur, osteguna, 20:00etan. Lapurretei aurre nola egin eztabaidatuko dute han. Izan ere, aurreko astean salatu zuten ezezagunek lapurreta egin eta 4.000 euro inguruko galera eragin zietela.

Herritarren laguntza eskatu zuten orduan, ekarpen ekonomikoa eginez edo Gaztetxean lagunduz eta parte hartuz. Izan ere, herriko eragile askok erabiltzen dituzte gunea eta bertako azpiegiturak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide