Aurreko asteburuari probetxu handia atera dio Libana Taboadak. Pasa den ekainaren 25etik ekainaren 29era arte Europako OCR Txapelketa gauzatu zen Oeirasen (Portugal) eta Orioko bizilagunak txapelketako bi modalitate desberdinetan hartu zuen parte, horietako batean txapeldunorde geratuz. .
Larunbatean Standard elite lasterketan 15 kilometro eta 40 oztopoei aurre egin zion, sailkapeneko hamargarren emakumezkoa bilakatuz. Igandean, berriz, taldeko lasterketan txapeldunorde geratu zen, bere taldekide Jessica Velasco (Valentzia) eta Nhoa Costasekin (Herrialde Katalanak) batera.