Euskaraldia 2025

'Hitanoa eta generoa XXI. mendean' hitzaldia, asteartean Salatxon

Mireia Galarza Bastida 2025ko mai. 4a, 11:00

Bereziartuak Azpeitian eskainitako hitzaldi bat. (Guka)

Hain zuzen ere, Garbiñe Bereziartuak eskainiko du hitzaldia, eta Salatxo aretoan izango da, 19:00etan hasita. 

Euskaraldiaren bueltan, askotariko ekintzak antolatu dituzte Orion maiatzaren 6tik 18ra, eta horietatik lehenengoa izango da asteartean. Hain zuzen ere, Garbiñe Bereziartuak Hitanoa eta generoa XXI. mendean hitzaldia eskainiko du Salatxo aretoan, 19:00etan hasita. 

Egun bat geroago, eta gai berarekin jarraituta, noka ikastaroa izango da Saregilen 18:00etatik 20:00etara. AEK-ko Amaia Zaldua izango da dinamizatzailea, eta asteazken honetako saioaz gain, beste bat eskainiko dute hilaren 14an ere. Hona hemen euskaraldiaren bueltan prestatutako ekintzen egitaraua. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide