Kamioi bat irauli da gaur arratsaldean Orioko sarrerako biribilgunean

Onintza Lete Arrieta

Istripua 16:00 aldera gertatu da, eta oraindik ez dute handik kendu ibilgailua, garabi bat bertaratuta dagoen arren.

Kamioi batek istripua izan du gaur arratsaldean Orion, herri sarrerako biribilgunean, Zarauztik Oriorako noranzkoan. Biribilgune barruan irauli egin da 16:00 aldera, eta errei bat oztopatzen ari da. Izan ere, oraindik ez dute ibilgailua handik kendu, garabia bertan den arren. Ertzainen ibilgailu batek ere han jarraitzen du.

Lekukoek esan dutenez, goizean beste kamioi bat ere ia irauli da toki berean, ibilgailua alde bateko gurpilen gainean bakarrik egon baita segundo batzuez biribilgunea igarotzen ari zenean.

Momentuz ez dute esan arratsaldeko istripuan zauriturik egon den ala ez.

(Argazkiak: utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide