Abian da Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapa, Zarautz eta Beasain artekoa, eta gaurkoan Aiatik igaro dira txirrindulariak: zehazki, Zarauztik Zudugarai gainera joan dira, eta handik, Aiara, ondoren Andazarratetik behera egiteko, Alkiza eta Tolosarantz.
14:10 aldera igaro da tropela aldapa gora Aiarako bidean, Pagoeta parke naturalaren albotik. Hegan egin dute txirrindulariek, irteera 13:27an izan baita Zarautzen. Zumaiara joan dira aurrena, Meaga gainditu dute gero, eta berriz Zarautz igarota jo dute Aiarantz. 156,3 kilometro egingo dituzte gaur guztira, Beasainen (Gipuzkoa) helmugaratu aurretik.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)