Ostiralean egingo dute Martxoaren 8a antolatzeko bigarren bilera irekia

Onintza Lete Arrieta 2025ko ots. 25a, 07:35

Artxiboko irudian, giza katea egiten Orioko kaleetan Martxoaren 8 batez.

Hurrengo asteko larunbatean izango da Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Orioko Mugimendu Feminista aldarrikapen egun hori prestatzen dabil.

Ostiralean, otsailak 28, egingo dute Orion Martxoaren 8a antolatzeko bigarren bilera irekia. Hurrengo asteko larunbatean izango da Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Orioko Mugimendu Feministak herritarrekin antolatu nahi du egun horretako egitaraua.

Batzar irekia Saregile emakumeen etxean egingo dute, 18:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide