Sahararrentzat janaria bilduko dute bihar eguerdian Herriko Plazan

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 31a, 17:00

Janaria kaxetan, Herriko Plazan.

Azken egunetan herriko ikastetxeetan egin dute bilketa, eta bihar, larunbatarekin, 11:00etatik 13:00etara egongo da jana eta bestelako produktuak emateko aukera.

Urtero Sahararen aldeko euskal karabana abian jartzen dute Euskal Herriko eragileek Piztu itxaropena lelopean, Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren milaka herritarrei laguntza emateko asmoz. Orion ere beti egiten dute bat egitasmoarekin, eta hala, bihar 11:00etatik 13:00etara  Herriko Plazan izango dira boluntarioak egunerokoan oso beharrezkoak diren produktuak jasotzen, besteak beste, arroza, dilistak, babarrunak, pasta, hegaluze-latak, sardinak, azukrea, medikamentuak eta hilerokorako konpresak. 

Honela azaldu zuten egitasmo honen zergatiak eta garrantzia Fatima Sid Ahmed, Lamat Ali eta Jokin Uranga boluntarioek:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide