Zahartzaro berriei buruzko ikastaroa eskainiko du Yolanda Arrietak Saregilen

Julene Sorarrain 2025ko ots. 2a, 10:00

'Orioko Zaintzaren Diagnostikoa' eskuorriko irudi batzuk.

Guztira hiru saio izango dira, hala nola, otsailaren 5ean eta 19an, eta martxoaren 12an. Emakumeen etxean eskainiko dituzte, 17:30ean hasita, eta adin guztietako emakumeei zuzenduta daude. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago. 

Orioko Udalak urte amaieran kaleratu zuen herriko zaintzaren diagnostikoa, eta ekintza-plana prestatzen ari da orain datozen hiletarako. Hori horrela, jarraipena emango zaio iaz Yolanda Arrietak emandako Zahartzaro berriak hitzaldiari, eta horretarako, hiru eguneko tailerra eskainiko du otsaila eta martxoa bitartean.

Saioak adin guztietako emakumeei zuzenduta daude. Guztira hiru izango dira, hala nola, otsailaren 5ean eta 19an, eta martxoaren 12an. Saregilen eskainiko dituzte, 17:30ean hasita, eta izena emateko galdetegi hau bete daiteke. Informazio gehiago eskuratzeko, 623-17 85 53 zenbakira deitu edota saregile@orio.eus helbidera idatzi daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide