Herrio Natur Taldeak Euskal Herriko zuhaitzen banaketa egingo du datorren astean

Julene Sorarrain 2024ko abe. 9a, 15:30

Herrio Natur Taldeak iaz egindako hazien banaketa, Orioko Herriko Plazan. (Guka)

Abenduaren 22an, igandearekin, antolatuko dute postua tirolinako parkean. Bertan hurritzak, gaztainondoak eta lizarrak banatuko dituzte, herritarrek Gabonetan bertako zuhaitzak oparitu ditzaten. 

Herrio Natur Taldeak, Orioko Udalarekin elkarlanean, Euskal Herriko zuhaitzak banatuko ditu abenduaren 22an. Goizeko 11:00etatik 13:00etara egongo da zabalik postua, tirolinako parkean. Bertan hurritzak, gaztainondoak edota lizarrak eskuratu ahalko dira, besteak beste.

Taldeko antolatzaileek azaldu duten moduan, azokaren asmoa herritarrek gabon hauetan bertako zuhaitzak oparitzeko aukera izatea da. Gainera, zuhaitzen banaketaz gain, antolatzaileek aditzera eman dute, herritarrek baso bat sortu nahi izanez gero lursail edo lorategi bat izanik, beren proiektuak antolatzen lagunduko dituztela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide