'Errio' dokumentala ikusteko gonbidapenak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri

Julene Sorarrain 2024ko abe. 9a, 10:49

Irailean egindako 'Errio' dokumentalaren aurkezpen ekitaldia, Karela kiroldegian. (Arnaitz Rubio Aprea)

Abenduaren 22an, igandea, Kultur Etxean emango dute dokumentala. Bi emanaldi izango dira jarraian, bat 18:00etan eta bestea 19:30ean. Gaztelaniazko azpidatziak izango ditu.

Orioko Udalaren eskariz Ibon Gaztañazpi kazetariak zuzendutako eta Nagore Urdapilleta arraunlariak aurkeztutako Errio dokumentala berriz ere herrian ikusteko aukera egongo da, Gabonen bueltan bi emanaldi berri eskainiko baititu udalak, gaztelerazko azpidatziekin.

Abenduaren 22an izango da hitzordua, igandearekin, Kultur Etxean, eta bi emanaldi izango dira arratsalde berean, bata bestearen jarraian. 18:00etan lehena, eta 19:30ean bigarrena.

Gonbidapenak bihar bertan jarriko dituzte eskuragai Turismo Bulegoan. 

Errio dokumentala Orion aurkeztu zuten herritarren aurrean, irailaren 27an. Karela kiroldegia goraino bete zen, eta amaieran protagonistekin solasaldia izan zen. Aurreko astean, berriz, Durangoko Azokan erakutsi dute, eta abenduaren 22an bertan Aginagan ere emango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide