Abisu horia emanda dago datozen orduetarako, eta Orioko Udalak zuhurtziaz jokatzea erabaki du. Gaur bertan, arazo bat edo beste izan da txosnagunean, eta edukiontziren bat iraulita ere gelditu da. Horregatik, udalak erabaki du festak amaitu arteko ekitaldi guztiak kiroldegian edo frontoian egitea, eta barrakak ixtea gutxienez astelehenera arte. Tiobiboetako langile batek Gukari azaldu dionez, udalak beste asteburu bat irekitzeko aukera eman die; hau da, abenduaren 13tik 15era zabalik egongo dira barrakak.
Gozategi gaur gauean ematekoa zen kontzertua Herriko Plazan, eta hori ere atzeratzea erabaki dute udalak eta taldeak berak, eta abenduaren 25ean izango da, baita haren ondoren zen DJ Bonen emanaldia ere.
Honakoa da egitarau definitiboa:
Gaur, larunbata:
- 14:30: Herri-bazkaria kiroldegian.
- 16:30 Erraldoi eta buruhandiak, musika-eskolako trikitilari eta panderojoleekin batera, kiroldegian.
- 17:30 Joselontxos txarangaren saioa, kiroldegian.
- (Gozategiren eta DJ Bonen emanaldia, abenduaren 25ean izango da)
Bihar, igandea:
- 06:00. Gaupaseroen argazkia.
- 09:00. 3×3 saskibaloi-festa, kiroldegian.
- 11:00. Ekain pailazoa, frontoian.
- 12:00. Talo-jana eta erraldoi eta buruhandiak, frontoian.
- 16:00. Mus-txapelketa, Arraunetxen.
- 18:30. Goxua’n Salsa kontzertua, kiroldegian.