Anjel Larrañagak jarraituko du Orio B traineruko entrenatzaile

Julene Sorarrain 2024ko urr. 29a, 17:00

Anjel Larrañaga Orio B traineruko entrenatzailea. (Guka)

Denboraldiaurreko entrenamenduak Iker Zabalarekin batera egingo ditu Larrañagak. Datorren asteetan hasiko dira, aldiz, 2025. denboraldiko entrenamenduekin.

Orioko Arraun Elkarteak sare sozialen bitartez jakinarazi du Angel Larrañaga izango dela, beste urtebetez, gizonezkoen bigarren traineruko entrenatzailea. Urte hauetako "lan onak" jarraipena izango duela gehitu du elkarteak. Izan ere, lehen taldera igotzeko arraunlarien formakuntzan, taldearen "bideragarritasuna aztertu eta arraunlariekin egindako hausnarketa baten ondoren", gizonezkoen bigarren taldea aurten ere "uretan" izango du arraun elkarteak, KAE 2 mailan.

Denboraldiaurreko entrenamenduak Iker Zabalak eta Angel Larrañagak elkarrekin landuko dituzte, eta datorren asteetan hasiko dira, aldiz, 2025. denboraldiko entrenamenduekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide