Ate ireki saio gehiago antolatu ditu Oria Bizi elkarteak

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 1a, 15:30

Oria Biziko kide batzuk, arraunean errioan. (Arnaitz Rubio Aprea)

Ostiral honetan eta hurrengo asteko larunbatean jarri dituzte hitzorduak, eta parte hartzeko izena eman beharko da aurrez.

Oria Bizi elkarteak ate irekien saioak egin zituen irailaren 20an eta 21ean, eta formatua errepikatuko dute datozen egunetan. Hala, ostiral honetan, urriak 4, eta hurrengo larunbatean, urriak 12, elkartearen jarduera ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. 

Elkartearen helburua da herritarrek errioaz eta kirolaz gozatzea arrauna eginez, modu ludikoan.

Saio horietan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, galdetegi hau erantzunda. Hainbat hitzorduren artean aukeratu daiteke: urriaren 4an 16:30ean, 17:15ean, 18:00etan edo 18:45ean.

Urriaren 12an, berriz, 09:30ean, 10:15ean, 11:00etan edo 11:45ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide