Ostolazaren eta Izeta III.aren azken plaza

Aritz Mutiozabal 2024ko ira. 29a, 11:00

Joseba Ostolaza ingudea jasotzen. (utzitakoa)

Bi harrijasotzaileak 101 altxaldi egingo dituzte txandaka 100 kiloko zilindro koparekin, gaur, Aizarnazabalen.

Herri kirol ekitaldi berezia egingo dute gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, Aizanarzabalgo San Migel jaien barruan. Hain zuzen ere, Joseba Ostolaza eta Jexus Mari Iruretagoiena Izeta III.a harrijasotzaileen azken saioa antolatu dute, eta beraien kirol ibilbideari agur esateko erronka dotorea prestatu dute egoerarako.

100 kiloko zilindro kopa aukeratu dute lanerako, eta guztira 101 jasoaldi emango dizkiote bien artean. Altxaldien banaketa izango da jasotzaile bakoitzak duen adina: Izetak III.ak 51 aldiz eta Ostolazak 50 bider. Ekitaldiak, era berean, belaunaldi berriei bide eman nahi die: 40 harrijasotzaile gazte elkartuko dira bi beteranoak omentzeko.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide