Poloniako Zakopane herriko dantza taldeak emanaldia eskainiko du etzi

Julene Sorarrain 2024ko ira. 10a, 09:00

Dantza saioa 19:00etan hasiko da Herriko Plazan.

Orioko Udalak antolatuta, Zakopane Olcza-ko Giewont parrokiako eskualdeko taldeak dantza emanaldia eskainiko du ostegunean Herriko Plazan, 19:00etan hasita. Giewont parrokiako eskualdeko taldea 1981ean sortu zuen Jan Kowalik elizgizonak. Talde folklorikoko buruak Maria Kukuc- Frączysta, Katarzyna Stachoń – Groblowy eta Tomasz Galica dira.

Taldeak hainbat herrialdetan egin ditu emanaldiak, hala nola, Frantzian, Austrian, Alemanian, Italian, Bulgarian, Turkian, Grezian, Montenegron, Hungarian eta Eslobakian, besteak beste.

Aipagarria da 1985eko ekainaren 19an Vatikanoko Juan Pablo II.-arentzat emanaldi bat emateko aukera izan zuela taldeak, baita gerora audientzia pribatu batean parte hartzeko aukera ere. Emanaldi honetatik 30 urtera, taldeak berriro dantzatu zuen San Pedro plazan Frantzisko Aita Santuarentzat.

Urteak pasa ahala, taldeak Poloniako jaialdi eta lehiaketa askotan hartu du parte, adibidez Zakopaneko Lur Altuetako Nazioarteko Folklore Jaialdian - MFFZG eta Sabałowe Bajania, Bukowina Tatrzańska-ko Highlanderseko Ihauterian. Taldeak hainbat sari irabazi ditu ere, hala nola, 2016an “Bronze Ciupaga” saria irabazi zuen Bukowina Tatrzańska-ko Highlanderseko Ihauterian eta 2017an, aldiz, “Silver Ciupaga” Zakopane-ko MFFZG-n Folklore Tradizionaleko mailan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide