Itxaspeko bidean luizia izan zen aurreko ostiral arratsaldean. Hainbat harkaitz erori ziren, eta beste zenbait erortzeko arriskua dagoela ziurtatu du udalak. Horregatik, ibiltarien segurtasuna bermatzeko, bidea erabat ixtea erabaki du udalak. Aste hauetan zehar inguruaren azterketa bat egingo dute, beraz hori burutu arte ezin dute zehaztu noiz arte egongo den itxita ibilbidea. Itxaspe agroturismora iristeko, ibilgailuek beste aldetik iristeko aukera izango dute, izan ere, oinezkoen bidea da itxita dagoena.