Larunbat goizean Antilla hondartzan surf saio inklusiboa egingo dute Berdin-Berdinak elkarteak eta Orioko Surf Taldeak, eta herritarrak animatu dituzte saioan parte hartzera.
Hitzordua 10:00etan jarri dute, eta parte hartu nahi duenak izena eman beharko du 647 82 13 91 (Miren) telefono zenbakira deituta edo idatzita.
Aurreko urteetan ere antolatu izan dute halako saioa Antillan, eta partaideek gozatua hartu izan dute olatu artean jolasean.