Herritarrak dantzan jartzeko asmoz 'Bandtzaldia' antolatu du Getariako Musika Bandak ostiralerako

Andrea Zipitria

Getariako Musika Bandak urteroko kontzertu berezia eskainiko du uztailaren 12an, ostiralarekin. Menditxo plazan izango da, eta aurreratu dutenez, "publiko eta gustu ezberdineko" kantuz osatutako emanaldia izango da.

Getariako Musika Bandak emanaldi berezia eskainiko du uztailaren 12an, ostiralarekin. Bandtzaldia izenburupean aurkeztu dute hitzordua, izan ere, "publiko eta gustu ezberdineko" kantu dantzagarriak eskainiko dituztela aurreratu dute. Nat King Cole, Carlos Gardel, Sara Montiel, Luis Aguile, Miguel Rios, Tequila, Queen, Deep Purple, AC/DC edota Coldplay artista eta talde ezagunen doinuak igoko dituzte oholtzara.

Kontzertua, Menditxo plazan izango da, 22:00etatik aurrera, bertako bizilagunei keinu bat egite aldera. "Urteak joan eta urteak etorri, abuztuak 6 goiz guztietan guretzat mokadutxoa prest izaten duzue, eta horregatik zuei eskainitako emanaldia izango da oraingoa", zehaztu dute antolatzaileek. Egun gutxiren faltan, emanaldi berezirako "ilusioz" da Getariako Musika Banda.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide