Asteazkenean zuzeneko musikaz gozatu ahalko da elizako zimitorioan

Onintza Lete Arrieta

Pertsona bat tronpeta jotzen. (Pixabay)

Orioko Udalak antolatuta, Arhus Brass taldeak kontzertua eskainiko du asteazken arratsaldean. Joshua Coll, Sander Torell eta Asier Sarasola musikariek emango dute kontzertua, eta Iñigo Perona oriotarrak kolaboratuko du haiekin.

Asteazkenean, hilak 10, 19:00etan kontzertu dotorea izango da elizako zimitorioan. Izan ere, Arhus Brass taldeak kontzertua eskainiko du bertan.

Joshua Coll, Sander Torell eta Asier Sarasola musikariek emango dute kontzertua, eta Iñigo Perona oriotarrak kolaboratuko du haiekin.

Orioko Udalak antolatu du saioa, eta doakoa da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide