Oriok besarkatu du Andrak Erramutan taldea

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 6a, 15:19

13:00etan ziren iristekoak herrira Ondarroa-Donostia-Ondarroa itsas erronka feminista egiten ari den Ondarroako Andrak Erramutan taldea. Bada, uste baino 15 minutu lehenago iritsi dira. Oriotarrek ongietorria egin diote taldeari, itsasoz, eta plazara iritsi dira batukadarekin. Bertan bazkalduta abiatuko dira Donostiara. 

Ondarroako (Bizkaia) Andrak Erramutan izeneko emakume taldeak itsas erronka feminista egiten ari da asteburu honetan. Ondarroa-Donostia-Ondarroa itsasaldia, hain zuzen ere. Aurreikusita bezala, Orion ziren parada egitekoak, eta uste baino lehenago iritsi dira –13:00etan zuten iritsiera aurreikusita eta 12:45ean iritsi dira herrira–. 

Arraunetxean amarratu dute, baina aurrez itsasoz egin diete ongietorria; eta batukadaren laguntzaz iritsi dira plazara. Besarkadak ez dira falta izan. Bazkaldu egingo dute plazan, eta arratsaldean abiatuko dira Donostia aldera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide