Zirku emanaldia antolatu dute ostiral honetarako hondartzan

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 3a, 08:00

Zirko Txosko bikotea.

Zirko Txosko bikoteak Oh Pera ikuskizuna eskainiko du.

Udako kultur programa ostiral honetan abiatuko du Orioko Udalak zirku emanaldi batekin: Zirko Txosko bikoaren Oh Pera ikuskizuna. Hondartzan izango da hitzordua, 19:00etan.

Udalak aurreratu duenez, "malabarismoz eta akrobaziaz betetako" 50 minutuko saioa izango da, "haurrei zein helduei zuzendutakoa". Umorea erabiliz, "etengabe aldatzen ari den unibertsoaren inguruan hausnartuko dute".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide