San Pedro jaiak 2024 Urola Kosta

Giro polita sanpedroetako 52. Txapelketako finalean

Onintza Lete Arrieta 2024ko uzt. 1a, 14:26

Ospele pilota elkarteko gazteenek saio ederra egin zuten San Pedro egunez.

Ospele pilota elkarteko pilotari gazteek Sanpedroetako 52. Txapelketako finalak jokatu zituzten larunbat arratsaldean, San Pedro eguna, herriko frontoian. Eta ikuskizun polita eskaini zuten neska-mutilek. Eskuz aritu ziren benjamin, alebin eta infantil mutilak, eta paletaz, berriz, benjamin neskak. 

Horien aurretik, elkarteko gazteenek erakustaldia egin zuten.

(Argazkiak: Ospele pilota elkartea)

Gaur amaituko dira sanpedroak, eta hemen ikus daiteke egitaraua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide