Orioko Udalaren ekaineko ohiko udalbatzarra, osorik ikusgai

Guka Telebista 2024ko uzt. 1a, 13:00

Ikusgai dago pasa den ostegunean, hilaren 27an, udaleko bilkura areto nagusian egin zuten ekaineko ohiko udalbatzarra. Guztira, lau puntuz aritu ziren udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako kideek. Adostasunez onartu zituzten guztiak.

Orioko Udalak ekaineko udalbatzarra egin zuen pasa den ostegunean, hilaren 27an. Lau puntuko gai zerrenda jorratu zuten udal ordezkariek. Horien artean, Txara eta Errezabal Lertxundi bideak Orioko bide publikoen inbentarioan sartzeari lehen onarpena eman zieten, eta Euskaraz Hobeto! Orioko Udalaren erabilera planari dagokionean, jarraipen batzordea eratzea adostu zuten, eta batzordeko kideak izendatu zituzten. Bertan azaldu zutenez, bost kidek osatuko dute batzordea: Anuska Esnal alkateak, Josu Lizarralde Euskara ziegotziak; Adrian Garcia langile batzordeko ordezkariak; Goizane Arana UEMAko hizkuntza teknikariak; eta Jabier Zabaleta udaleko Euskara teknikariak.

Udalean ordezkaritza duten alderdiek aho batez onartu zituzten puntu guztiak.  Honako hau izan zen Orioko Udalaren ekaineko udalbatzarraren gai zerrenda:

1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2024ko maiatzaren 30eko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2. Behin betikoz onartzea, egoki bada, 2023ko udal-aurrekontuaren kontu orokorra.

3. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Txara eta Errezabal Lertxundi bideak Orioko bide publikoen inbentarioan sartzeari.

4. Onartzea, egoki bada, Euskaraz Hobeto! Orioko Udalaren erabilera plana 2024-2027an aurreikusitako jarraipen batzordea eratzea eta batzordeko kideak izendatzea.

5. Eskariak eta galderak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide