Guka Telebistak Zurak eta ezpalak saioaren bigarren denboraldiko hirugarren atala eskaini zuen atzo, asteazkena. Andrea Zipitria kazetariak Olatz Zugasti eta Gratxina Lertxundi ama-alaba musikariak elkarrizketatu zituen. Musikariak izanda, nola ez, musikari buruz hitz egin zuten hiru lagunek.
Arlo edo bide bera urratu duten sagei lotutako elkarrizketa saioa da Zurak eta ezpalak. Familia bereko kide ezagunak dira saioko protagonista, eta hirugarren atal honetan, musika izan du hizpide Andrea Zipitriak; beraien ibilbideaz eta harremanaz aritu dira solasean ama-alabak.
Guztira, Zurak eta ezpalak saioaren lau atal eskainiko ditu Guka Telebistak bigarren denboraldian; atzokoaz gain, beste saio emango du Gukak askotariko gaiak ukituz. Datorren asteazkenean, Maite Azpiazu eta Iban Garcia ama-semeak izango dira saioko gonbidatuak. Programa Guka Telebistan ikusi ahal izango da datorren asteazkeneko —ekainak 26— 21:00etatik aurrera, eta han ikusi ezin dutenek, Guka webgune guztietan ikusi ahal izango dute osorik hurrengo egunetik aurrera.