A30 greba feminista orokorra

Euripean baina gogotsu herritar andanak egin du bat A30eko ekimenekin

Andrea Zipitria 2023ko aza. 30a, 14:49

Euriak ez ditu kikildu oriotarrak, eta goizean 20 lagun inguru baziren ere, eguerdiko manifestazioan, 100 pertsonatik gora elkartu dira. Plazatik abiatu da manifestazioa, eta zaintzarekin lotutako hiru gune igaro dituzte. Eguneko zentroan, haurreskolan eta Pinpirinen egin dituzte paradak, hurrenez hurren. Ondoren, bazkaltzeko elkartu dira Balean.

Goizeko lehen orduetan 20 lagun inguru baziren ere, eguerdi alderako, 100 pertsona baino gehiagok egin dute bat greba feministarekin. 12:00etan jarria zuten hitzordua herriko plazan, manifestazioa egiteko, baina lehenago atera dira kalera, herritarrei grebarekin bat egiteko eskatuz, eta ibilbide labur baten ondoren iritsi dira plazara.

12:00etarako plazan jende andana zegoen jada, eta minutu gutxi batzuk bertan egin dituzte; erronda informatiboa egin dute, eta pegatinak ere banatu dituzte. Ondoren abiatu dira kaleetan zehar manifestazioa egitera.

Zaintzarekin lotutako hiru gunetan egin dituzte paradak. Hain zuzen ere, lehen geltokia egin dute eguneko zentroaren parean; bigarrena izan da Maria Maestra Haurreskolan; eta hirugarrena, eta azkena, Pinpirinen.

Manifestazioaren ondoren, Balea elkartean bildu dira. Bazkalostean, Zumaian egingo den eskualde mailako manifestaziora abiatuko dira.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide