Emaitza bikainak lortzen jarraitzen du Orio Arraunketa Elkarteko Oihan Gozategi arraunlariak. Asteburuan itsasoko aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan izan da, eta podiumera igotzea lortu du C1x modalitatean, hau da, bakarkakoan. Hirugarren izan da, Adrian Miramonen eta Marc Franqueten atzetik.