Zaleekin ospatu du Orio Arraunketa Elkarteko gizonen bigarren taldeak KAE1 ligara igoera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 21a, 10:43

KAE 2 ligan hamar jardunaldi jokatu dituzte eta horietatik bederatzi irabazi ditu Orio Arraunketa Elkarteko gizonen harrobiko taldeak. Sailkapen orokorrean lehen postuan kokatuta, KAE 1 ligara zuzenean igotzeko txartela lortu dute arraunlari gazteek.

Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen bigarren taldeak Bilbon jokatu zuen atzo KAE2 ligako erlojuaren aurkako estropada, eta beste behin nagusitasuna erakutsi zuten uretan, Bilboko bandera irabazita. Ligan hamar estropada jokatu dituzte eta horietatik bederatzi bandera irabazi ditu Orioko arraun elkarteko arraunlari gazteen taldeak; baita KAE2 ligako txapeldunaren bandera ere. Gainera, sailkapen orokorrean lehen postuan sailkatuta, lortu du KAE 1 ligara zuzenean igotzeko txartela, eta berriz ere KAE1 mailan arituko da datorren denboraldian. Hala, asteburuko garaipena eta KAE1 ligara igoera ospatu zituzten atzo arratsaldean zaleekin udaletxeko balkoitik, eta udan zehar irabazitako bandera guztiak atera zituzten zaleei eskaintzeko.  

Argazkiak: Joxemari eta Joxe Julian Olasagasti eta Orio Arraunketa Elkartea

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide