Nagusitasun osoz gailendu da Orio Euskotren ligan etxean jokatutako jardunaldian. Itsaso bizia izanagatik bikain aritu dira mirotzak. Bigarren txandan jokatu dute, eta lehen luzean Arraun Lagunak-ekin izan dute lehia. Ziabogan bi segundoko aldea ateratzea lortu du Oriok, eta bigarren luzean hartu ditu mendean gainerako traineruak, 9 segundoko aldea atera baitio Arraun Lagunak liderrari.
SAILKAPENA
1. Orio 11:16.60
2. Arraun Lagunak 11:25.54
3. Tolosaldea 11:26.80
4. Hondarribia 11:41.96
5. Hibaika 11:57.34
6. Cabo 12:14.34
7. Tiran 12:22.06
* Donostiarra deskalifikatuta
Eusko Label ligako Orioko Kanpina 11. Bandera izan da jokoan jarraian. Lehen txandan aritu da Esperantza, eta aise erakutsi du bere nagusitasuna, 15 segundoko aldearekin irabazi baitu txanda. Bigarrengoan atera da Orio. Nahiz eta lehen ziabogara heltzerako bizkorrenak izan, bigarrengo luzean Lekittarrak aurreratu du, eta helmugaratzerako 17 segundoko aldea atera dio etxeko taldeari. Estropadako sailkapenean bosgarren egin dute getariarrek, atzoko bederatzigarren postua nabarmen hobetuta, eta zortzigarren geratu da Orio.
SAILKAPENA
1. Bermeo Urdaibai 20:34,60
2. Hondarribia 20:46,70
3. Donostiarra Amenabar 20:47,70
4. Zierbena Bahias de Bizkaia 20:57,84
5. Getaria 21:05,14
6. Lekittarra Elecnor 21:05,60
7. Itsasoko Ama Santurtzi 21:20,66
8. Orio Orialki 21:22,80
9. Ondarroa Cikautxo 21:27,14
10. Kaiku Berez Galanta 21:31,88
11. Samertolameu Fandicosta 21:35,04
12. Cabo da Cruz 21:51,60
Itsaso zabalean jokatu dira jardunaldiak, baina oriotarrek gertutik jarraitu dute, Herriko plazan jarritako pantailatik. Bisiguaren Festaz gozatu eta estropada ikusi, biak egin ahal izan dituzte aldi berean. Pozik ospatu dute emakumezkoen garaipena.