Astearte arratsaldean gizon batek emakume bat hil zuen Arrantzale kalean manipulatutako eskopeta batekin. Bikotekide ohia zuen. Gertaera lazgarri horren harira, atzo goizean Orioko Udalak agerraldia egin zuen udaletxean hilketa gaitzesteko, eta hiru eguneko dolua ezarri zuen.
Hedabide honek bat egin du udalaren erabakiarekin, eta horregatik, larunbatera arte ez ditu argitaratuko Orioko alkategaien elkarrizketak. Horiek gaur ziren argitaratzekoak Urola Kostako Hitza egunkarian nahiz atari honetan eta karkara.eus atarian. Egunkarian argitaratu egin dira, hauteskunde bezperara arte egunero eskualdeko herri bakoitzeko alkategaien elkarrizketak argitaratzen ari delako eta hori aldatzeak herri guztiei eragiten zielako. Baina elkarrizketa horien bideo eta bertsio digitalak atzeratzea erabaki da.