Inauteriak 2023

Disko festak borobildu du Orioko egun osoko jaia

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko ots. 19a, 10:15

Haur, gazte zein helduak animatu ziren, atzo, arratsaldean, DJek Disko Festan jarritako musikaren erritmoan dantza egitera.

Atzo, kolorez bete ziren Orioko kaleak, eta mozorro dotoreek hartu zuten herrian. Elektrotxarangarekin kalejira izan zen eguerdian, herri bazkaria ondoren, eta arratsalderako, disko festa izan zen plazan, inauterietako egitarauari amaiera borobila emateko. Hasieran, DJak musika jartzen hasi zirenean, bertaratu zirenei gorputza mugimenduan jartzea pixka bat kostatu bazitzaien ere, segituan animatu ziren haur, gazte zein helduak musikaren erritmoan dantza egitera, eta giro polita sortu zen.

Erlazionatuak

Giro aparta Orion inauterietako herri bazkarian

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023 ots 18 Orio

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide