Ostiralean emango zaio hasiera Euskaraldiari eta ostegunean, parte-hartzaileak girotzeko, hitzaldia izango da kultur etxean Inaxio Usarralderen eskutik. 18:30ean hasiko da saioa, eta Ahobizi eman dut izena Euskaraldian, eta orain? Pistak eta aholkuak izenburupean, Euskaraldirako hainbat gomendio emango ditu aholkulariak.