Orioko plazan izan da Euskaraldiaren gune ibiltaria

Aiora LarraƱaga 2022ko ira. 17a, 14:25

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da aurtengo Euskaraldia, eta ekimena herritarren artean gizarteratzeko gaur Euskaraldiaren gune ibiltaria Orion izan da.

 

Herriz herri ibiliko da Euskaraldiaren gune ibiltaria Euskaraldia hasi bitartean, eta Orion egin du lehen geldialdia. Bertan, Euskaraldiari buruzko zalantzak argitu dituzte Orioko batzordeko kideek, eta Euskaraldiko arropa ikusi, probatu eta eskatu ahal izan dute herritarrek.

Azaroaren 3an Azpeitian izango da gune ibiltaria, eta azaroaren 6an, Zarautzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide