Imanol Alguacilek 2021. urtera arte berritu du kontratua Realarekin

Urola Kostako Hitza 2020ko urt. 4a, 18:11

Pozik dago oriotarra kontratuaren luzapenarekin. Klubaren konfiantza eta jendearen maitasuna azpimarratu ditu kontratua sinatu berritan.

Imanol Alguacilek kontratua berritu du Realarekin 2021. urtera arte. Oriotarrak Donostiako futbol taldeko entrenatzaile izaten jarraituko du, Jokin Aperribay presidentearekin akordioa sinatuta. Azaldu duenez, bere "bizitzako taldearekin" duen "lotura bereziari" jarraipena emateko balioko dio. 

Futbol taldeak sare sozialen bitartez partekatu duen bideoaren arabera, entrenatzailea "oso pozik" dago kontratuaren luzapenarekin: "Klubaren konfiantza eta jendearen maitasuna sentitzeak oso errespetatua eta baloratua sentiarazten nau". Azaldu duenez, luzapenak gauzak ondo egiten ari direla esan nahi du. Bestalde, zaletuengandik sentitzen duen "maitasuna" azpimarratu du.

Ikusi bideoa osorik, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide