Errege Magoen desfilea antolatzeko bilera irekia egingo dute Orion

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 12a

Haurrak danborra jotzen Orioko Erregeen desfilean. (Karkara)

Bihar arratsaldean, 19:00etan, Orioko Errege Magoen desfilea antolatzeko lehenengo bilera irekia egingo dute Kultur Etxean, Orioko Udaleko Kultura Sailak antolatuta. Herriko eragileak eta herritarrak gonbidatu dituzte batzarrera, proposamenak jaso eta guztien artean ekitaldia antolatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide