Artxiboko irudi batean, Orioko Kanpinaren sarrera (Ane Olaizola/Hitza)
Orioko Udala Kanpinaren zerbitzua hobetzeko aurrera pausoak ematen ari da, turismoaren ikuspuntutik estrategikoa iruditzen baitzaio. Ildo horretan, kanpineko taberna eta supermerkatua zerbitzuak kontratatzeko deialdia egin du Udalak. Hasiera batean, esleitze datatik abenduaren 13ra artekoa izango da kontratuaren iraupena. Dena dela, bi aldeak adostasun batera iritsiko balira kontratua 15 urtera arte luzazeko aukera izango litzateke. Bestalde, urteko gutxieneko kanona 15.000 euroa izango da.
Maiatzaren 2ra arte epea
Herritarrek proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 2ra arte izango dute zabalik udaletxeko idazkaritzan.
Proposamena egiteko baldintza orria udalaren webgunean eta udaletxean bertan eskuratu dezakete herritarrek.