Bihar 18:30etik aurrera Orioko Udalak Berdintasun Plana aurkeztuko die herritarrei Kultur Etxeko areto nagusian. Planak 13 helburu eta horiek lortu ahal izateko 53 neurri konkretu batzen dituela zehaztu dute Udaletik. Plan hau egiteko Udaleko langileekin eta herriko pertsona eta eragileekin bilerak eta elkarrizketak egin ditu lan taldeak.