Haurreskola handitzeko proiektua idazteko agindu du Orioko Udal Gobernuak

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko urtarrilaren 29a

Maria Maestra Haurreskola handitzeko proiektua idatziko du Udalak. (Aiora Larrañaga/Hitza) 2006ko irailean ireki zituen ateak lehen aldiz Maria Maestra Haurreskolak Orion, eta ordutik urtero-urtero gero eta gehiago izan dira seme-alabak bertara eraman nahi izan dituzten gurasoak. Urtarrileko matrikulazio kanpaina ireki zutenean, esaterako, bi plaza libre solik zituen haurreskolak, eta azken urteetan gertatu bezala, toki falta sumatu dute haurreskolako arduradunek eta Orioko Udalak. Joera horren aurrean Orioko Udaleko ordezkariak Haurreskolen Patzuergoarekin bildu ziren urtarrilaren 9an, egoeraren diagnosia bideratzeko. Erakundeak kudeatzen du Maria Maestra Haurreskola. «Haurreskola garaia bi urteko zikloa izaten da. Beraz, egoera nahiko azkar alda daiteke urte batetik bestera, herriko jaiotze tasarean arabera», azaldu du Orioko alkate Beñat Solaberrietak. Horregatik, datorren urterako egoera jakitea beharrezkoa da guretzat». Ildo horretatik, eskaria zenbatekoa den jakiteko haurreskolako guraso elkarteak eta Orioko Udaleko ordezkariek 2012an jaiotako haurren eta 2013an jaioko diren haurren gurasoak bilerara deitu ditu otsailaren 14rako. Bilera 18:30ean izango da, kultur etxean. Tarteko solairuan gelak 2013ko aurrekontuen proposamenean sartuko du Bilduk Maria Maestra Haurreskola handitzeko proiektua, eta dagoeneko proiektua idazteko agindua eman du Udal Gobernuak. Gaur egun Maria Maestra Haurreskola bi solairutan banatutan dago. Dena dela, eraikinak zati batean altuera bakarra du, eta eremu horretan tarteko solairua egin eta bertan gela gehiago egitea da Orioko Udalaren asmoa. Alkateak jakinarazi duenez, Orioko Udalak proiektua idatziko du, eta diagnosia egin eta beharra egonez gero, Eusko Jaurlaritzari dagokio proiektua onartzea. «Izan ere, kontua ez da haurreskola handitu eta haur gehiago hartzea. Ume horiek behar den bezala zaintzeko irakasleak behar dira, eta hori Eusko Jaurlaritzaren eskumena denez, eskaera eginda dago, eta haren erantzunaren zain gaude. Guk proiektua idatzita izango dugu badaezpada ere», azaldu du Solaberrietak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide