Euskaraz jasoko dute oriotarrek uraren faktura

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 8a

Urte berriarekin batera euskararen normalkuntzan beste urrats bat emango du Orioko Udalak. Izan ere, jakinarazi dute Gipuzkoako Ur Kontsorzioaren gutunak euskaraz jasoko dituztela herritarrek Herritar asko euskarazko hitz teknikoetara ohituta ez daudenez, pixkanaka egingo da aldaketa. Horregatik, hasiera batean euskarazko eredura ohitu bitartean fakturako hitz eta terminoen gaztelaniazko itzulpena jasoko dute herritarrek. Horretaz gain, euskaraz ez dakiten edo ondo moldatzen ez diren herritarrentzat hiztegitxo bat izango dute fakturek atzeko aldean euskaraz eta gaztelaniaz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide