Oriotarrek Oiana Blancori ongietorria egingo diote bihar

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko abuztuaren 3a

Bihar iluntzean iritsiko da Oiana Blanco judoka herrira. Londresen Olinpiar Jokoetan parte hartu ostean, herritarrek «merezitako» omenaldia egingo diote oriotar gazteari. Jakinarazi dutenez, «mimoz» ari dira haren harrera prestatzen familiartekoak eta lagunak, Orioko Udalaren laguntzarekin. Herrian itzulia egin ostean, udaletxean bertan hartuko dute judoka, 20:30a aldean. Sorpresarik ere ez dela faltako aurreratu dute.  Blancok, bere aldetik, haren senitartekoek Londresen erakutsi zuten bandera horia ekarriko du. Udalak, judokaren familiak eta lagunek herritarrak ekimenean parte hartzera animatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide