Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko herri ikastolak Udalarekin zuen hitzarmena berreskuratzeko asmoz, hilabete osorako ekitaldiak antolatu ditu herrian. Gaut lauretan umeentzat herrikirolak izan dira, eta ondoren harri-jasotzaileek erakustaldia eskaini dute. Ruben Trillok, Aimar Galarragak eta Joseba Ostolazak, hain zuzen.
Markinako taldearen eta Helduko oriotarren arteko gizon proban, berriz etxekoak gailendu dira. Oriotarrek 49 plaza egin dituzte 700 kiloko harriari tiraka; Bizkaiko seikoteak 48 egin ditu.
Arratsaldeko lauretan haurrentzako herri kirolak izango dira, 17:15ean Harribilen emanaldia, eta 17:30ean Danok bat eta Helduren arteko giza probak. Eguraldi txarra eginez gero, azken horien ordez herri kirol erakustaldia egingo dute. Amaitzeko, 18:30ean Idoia Etxeberria errekorra egiten saiatuko da, 140 kiloko harri errektangularrarekin.
Festa eta aldarrikapena
Antolatzaileek aldarrikapenak «festa giroan» egingo dituzte, eta horien bidez honakoa eskatu nahi diote Udalari: «Behingoz sinatzea alkateak hautsi zuen hitzarmena. Ez dugu ahaztu behar alkateak hautsi zuela hitzarmena, dirudienez alderdiaren babesarekin, eta, hortaz, berari dagokio sinatzea». Hala adierazi zuten herri ikastolako kideek herenegun egin zuten prentsaurrekoan.
Kideek ikastolako etorkizunarekiko «kezka» azaldu dute. Hori hala, egingo dituzten ekitaldiak «jendetsuak» izatea espero dute, eta herritarren «presentzia» beharrezkoa dela nabarmendu dute. «Une honetan gehiegi dago jokoan, eta behar-beharrezkotzat jotzen dugu akordioa. Dagoeneko Udalak erakutsi duen borondate kaxkarra nabaria da, eta galdutako denboraren seinale ditugu balkoietako H letradun bandera puskatuak», diote.
Egoerari aurre egin nahian, datorren larunbatetik martxoaren 26ra bitarterako egitarau zabala antolatu du herri ikastolak. Horretarako, herriko zenbait eragileren laguntza izan du ikastolak; hala nola, Heldu! kirol elkartea, Harribil dantza taldea, Errikotxia bertso taldea, Talai Mendi mendi elkartea, Txurrumuski haurrentzako aisialdirako taldea eta Arkupe merkatari elkartearen babesa eta laguntza izan dute, besteak beste. «Ekintza guztiak boluntarioki antolatu eta gauzatuko ditugu, musu-truk eta auzolanean», diote. Gainera, «ikastolaren estilora» antolatu dutela adierazi dute, «harrotasunez baina harrokeriarik gabe».
Errekor saiakera, bihar
Bihar, lehenengo festa egunean, Idoia Etxeberria 140 kiloko harri errektangularrarekin errekorra egiten saiatuko da. Horrez gain, Orio eta Aiako Heldu taldeak giza probak egingo ditu, Markinako Danok Bat taldearen aurka. Sei lagunez osatutako taldeek 700 kiloko harriarekin hogei minutuko saioak egingo dituzte.
Horrez gain, kirol, jolas eta bertso saioak eta bestelako ekintzak egingo dituzte herriko zenbait txokotan, astez aste.
Egitaraua martxoak 12, bihar
16:00. Herri kirolak umeentzat.
17:15. Harribilen emanaldia.
17:30. Danok bat eta Helduren artean, gizon probak. Eguraldi txarra eginez gero, giza proben ordez kirol erakustaldia egingo dute.
18:30. Idoia Etxeberriaren errekor saiakera, 140 kiloko harri errektangularrarekin.
martxoak 18, ostirala22:00. Errikotxiaren eskutik, bertso musikatuak, kultur etxean.
martxoak 19, larunbata
17:30. Pilota taldearen eskutik, umeentzako Kale barren partidak, frontoian. Lau eta erdian banaka eta frontoi osoan binaka jokatuko dituzte.
18:00. Pilota partidak lehenengo mailako afizionatuekin, frontoian.
martxoak 20, igandea10:30. Rappela, Elizatik Kale nagusiaren azpikaldera.
12:30. Jolasak heldu eta umeentzat, eta salda eta pintxoak banatuko dituzte.
martxoak 26, larunbata14:15. Bazkari herrikoia, frontoian. Sarrerak hilak 21era arte egongo dira salgai, Lore eta Uranga burdindegietan, Gelaton eta Ikastolan. Gazteen menuak 7 euroko prezioa izango du, eta helduenak, 12 euro.
22:30. Kontzertuak, gaztetxean.