Orioko ludoteka eta gazteleku zerbitzua kontratatzeko "baldintza administratibo partikularrak eta baldintza teknikoak" onartzea aztertu dute lehenik. Bigarrenik, "udal-aurrekontu propioaren 8/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea eta kreditua transferitzeko modalitatea behin betiko onartzea" ebatzi dute. Hirugarrenik, "Osakidetzaren herrietako anbulatorioak ixtearen aurka eta osasun-sistema publikoa indartzearen aldeko mozioa" aurkeztuko du Orioko EH Bilduren taldeak. Azkenik, eskari zein galderetarako txanda izan da.